miércoles, 7 de diciembre de 2016

Nire bideoa

Hemen duzue Youtube-ren bidez editatu dudan bideoa! Espero dut zuen gustukoa izatea!



Nire bideotutoriala

Hemen duzue nire lehenengo bideotutoriala!!!
Bideotutorial honetan, Clipconverter web orrialdea erabiltzen ikasiko duzue. Orrialde honetan Youtube-ko bideoak eta audioak deskargatzeko aukera duzue.
Espero dut zuen gustukoa izatea!


miércoles, 23 de noviembre de 2016

Informazioa bilatzen

Ariketa honetan, informazioa bilatzeko era desberdinak ikasi ditugu. Bilatu dudan informazioa, nire gustukoa da. Horregatik erabaki dut euskal rock and rollari buruzko informazioa biltzea. Sarrera honetan ikusiko dugu Googletik atera gabe, informazio zehatzagoa bilatzeko aukerak daudela.

Nik bilatu nahi izan dudan informazioa, lehenago esan bezala, euskal rock and rollari buruzkoa izan da. Hasiera batean euskal rock and rolla bilatu dut eta hau izan da aurkitu dudana:


Ondoren, kakotxoen artean bilatzea erabaki dut, hau da, "euskal rock and rolla". Modu honetan, Googlek esaldiko hitzak edozein ordenetan eta banatuta ez bilatzea lortuko dugu. Hau izan da emaitza:


Hurrengo honetan, informazio gehiago nahi nuenez, euskal rock and rolla +espainian bilatzea erabaki dut. Nire xedea Espainian zein den euskal rock and rollaren garrantzia bilatzea zen. Hau izan da emaitza, eta ikusi ahala duzuenez, informazioa nahiko antzekoa da:


Azkenik, 1990 urtetik eta 2016 artean esukal rock and rollari buruzko informazioa irakurri nahi nuenez, euskal rock and rolla 1990..2016 bilatu dut. Hau izan da aurkitu dudana:


Oraingo honetan, bilatzaile espezifiko batean bilatuko dut hasierako informazioa (euskal rock and rolla). Erabili dudan bilatzaile espezifikoa Google scholar eta hau izan da aurkitutakoa:


Bukatzeko, Twitter-en bilatu dut informazioa hastag baten bidez, hau da, #euskalrockandrolla. Eta ez dut aurkitu inolako informaziorik:






Baina, aldiz, #euskalrock bilatzen badugu, hainbat tweet irakur ditzakegu honi buruz:




Nire helburua euskal rock and rollaren difinizioa, historia eta ezaugarriak aurkitzea izan da. Bilaketak egin eta gero, ondorioztatu izan dut kakotxoekin bilatzean, informazio erabilgarriena hasieran agertu dela eta kakotxoak kenduta, berriz, abestiak izan dira lehenak.
+ zeinua erabiltzean, informazio gehiago aurkitu dut, nahiz eta batzuk lehenago aurkitu. Informazio hau nire xedeetara moldatzen da. Izan ere, Espainian euskal rock and rollak duen garrantziari buruzko informazioa eta euskal talde garrantzitsuenak topatu dut.
Puntuak erabili ditudanean (euskal rock and rolla 1990..2016) ez dut nahi dudana aurkitu. Nire helburua tarte honetako euskal rock and rollako historiari buruz irakurtzea zen baina ez dut lortu.
Google scholaren aurkitutakoa, zerikusia du ni bilatutakoarekin baina bakarrik link bat izango litzateke lagungarria.
Amaitzeko, Twitteren ez dudanez inolako informaziorik topatu, bilaketa aldatu behar izan dut eta #euskalrockandrolla bilatu beharrean, #euskalrock bilatu behar izan dut. Hau egin ondoren, tweet asko aurkitu ditut honi buruz hitz egiten edo honi buruzko argazkiak igotzen.


miércoles, 9 de noviembre de 2016

Nire Voki-a

Hau izan da nik egindako Voki-a: http://tinyurl.com/zur9btb

Espero dut zuen gustukoa izatea.

IKT-ak Haur Hezkuntzan

Argi dago gure etorkizuna IKT-etan dagoela, eta gero eta nabariagoa da. Baina, zein da adinik egokiena IKT-ak ezagutzen hasteko?

Nire ustez, Haur Hezkuntzan IKT-en erabilpena garrantzitsu da. Izan ere, haurrek IKT-ak ezagutzen hasi behar dira. Baina, nahiz eta garrantzitsua izan, ez diogu garrantzi gehiegi eman behar. Ikerketa batzuei esker, jakin dugu gaur egungo ume batzuk motrizitate gaitasun urriagoa dutela garrantzi handiegia eman ziotelako IKT-en erabilpenari eta ez jolasteari, arakatzeari, idazteari, etab.

Horregatik, nire ustez, garrantzi handiagoa eman behar diogu jolasteari eta arakatzeari eta gutxiago IKT-ei, beti Haur Hezkuntzatik ikusita. Ni Haur Hezkuntzan nengoenean, gutxitan erabili nituen IKT-ak eta hau horrela izanda ere, IKT-ak erabiltzen ikasi dut (Lehen Hezkuntzan, DBHn...).

Beraz, utzi umeei arakatzen eta jolasten, IKT-ak ezagutzeko denbora asko izango dute eta!